Diálogos Fundación Eguía-Careaga Solasaldiak
Zerk funtzionatzen du politika publikoetan?
¿Qué funciona en políticas sociales?

2. saioa

Osteguna - 2026.05.14
12:00 - 15:30
Miramar Jauregia.
Donostia
AAren aplikazioa Gizarte Zerbitzuen hobekuntzan
Azken 40 urteetan zehar, euskal gizarteak bere nortasun ezaugarrietako bat bihurtu ditu gizarte-politikak. Era berean, Euskadi aitzindaria izan da Gizarte Zerbitzuen arloko ikerketarekin, ebaluazioarekin eta berrikuntzarekin lotutako hainbat ekimen bultzatzen. Eguía-Careaga Fundazioak, SIIS Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzuaren bidez, ahalegin horretan lagundu du, administrazio publikoekin, unibertsitateekin eta arreta zerbitzuak ematen dituzten eta/edo eragindako pertsonak ordezkatzen dituzten erakundeekin batera.
Lan horretan sakontzeko, Fundazioak mintegi ziklo bat antolatu du. Mintegi horietan, adituen laguntzarekin, gizarte-politiken arloan zerk funtzionatzen duen dakigunari (eta ez dakigunari) buruz hitz egin nahi da. Horrela, Fundazioak gizarte-arrisku zahar eta berriei aurre egiteko eta herritar guztien ongizatea eta bizi-kalitatea bultzatzeko eraginkorrak direla frogatu diren neurriei buruzko ebidentzia identifikatzen eta zabaltzen lagundu nahi du.
Solasaldi horietako lehena mendekotasunaren arretari eta iraupen luzeko zainketei buruzkoa izan zen. Zehazki, adineko pertsonei, desgaitasunen bat dutenei edo mendetasunen bat dutenei ingurune komunitarioan behar adinako kalitatea eta intentsitatea duten zaintza-zerbitzuak eskaintzea ahalbidetzen duten programak, estrategiak edo esku-hartzeak zein diren jakiteko ebidentzia aztertuko da.
Bigarren Solasaldiakk, 2026an, Adimen Artifiziala Gizarte Zerbitzuen hobekuntzan aplikatzea izango du ardatz. Bigarren Solasaldi honetan, alde batetik, teknologia arloko eta, bestetik, eta eremu sozialagokoa, adituen arteko elkarrizketa sortu nahi da, AA gizarte zerbitzu eta prestazioetan ezartzean sortzen diren erronka nagusiak ikusarazteko eta horiei erantzuteko. Solasaldia aberasteko, erreferentetzat jotzen diren hainbat esperientzia praktiko aurkeztuko dira.
Solasaldi-ziklo honek José Eguía Careagaren ibilbidea aitortzeko ere balio izan nahi du. SIISen eta Eguía Careaga Fundazioaren bultzatzailea, bai eta desgaitasuna duten pertsonen arretarekin lotutako beste proiektu batzuena ere. 2024ko apirilean hil zen.
