Diálogos Fundación Eguía-Careaga Solasaldiak
Zerk funtzionatzen du politika publikoetan?
Egitaraua
Elkarrizketa nagusia
12:00
Borja Pérez –Datua-ko CEOa–, adimen artifiziala politika publikoetan inplementatzeko pertsona aditua, eta Bárbara Branchini –Fresno Consulting-eko kidea–, gizarte-politiketan aditua eta gizarte-politiken diseinuan eta ebaluazioan adimen artifiziala txertatzearen defendatzailea, elkarrizketan. Adriana Martínez Sans, APTES - Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkarteko zuzendariak elkarrizketa gidatuko du.
Hiru aldeko elkarrizketa honen bidez, gizarte politiketan AA ezartzeko oztopo nagusiak jorratu nahi ditu, bai eta egungo egoerak ikusten uzten dituen irtenbideak ere, ikuspegi praktiko batetik eta errealitateari oso lotuta.
14:45
Luncha
13:30
Esperientzia interesgarriak
-
DPR sistema: Eskaera, arazo eta erantzun sozialen identifikazio automatikoa.
Bartzelonako udala.
Adimen artifizial aurreratuan oinarritutako erabakiei laguntzeko sistema.Hizkuntza naturalaren prozesamendua erabiltzen du informazio-sisteman datuen erregistroa arintzeko, profesionalen karga optimizatuz. Gizarte-zerbitzuetako 40 zentrotan ezarri da.
Ana Milián. Bartzelonako Udaleko Gizarte Zerbitzuen eraldaketa digitaleko proiektuen saileko arduraduna.
-
Gizarte-prestazioetarako irizpideak betetzen direla automatikoki egiaztatzea.
Kataluniako Generalitatea. Eskubide Sozialen Saila.
Prozesuak automatizatuz, herritar batek prestazio sozial espezifikoak jasotzeko ezarritako irizpideak betetzen dituen egiaztatzen du: oinarrizko premiak, etxeko gastuak, KGP erretiroa, erretiroko KGP osagarria eta jaiotzagatiko, harreragatiko eta adopzioagatiko prestazioa.
Jordi Amat. Kataluniako Generalitateko Gizarte Eskubide eta Inklusio Saileko Informazio eta Komunikazio Teknologien arloko zuzendaria.


