Diálogos Fundación Eguía-Careaga Solasaldiak
Zerk funtzionatzen du politika publikoetan?


Politika publikoetan doktorea,
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko
Gobernu eta Politika Publikoen
Insitututan (IGOP). Iraupen luzeko
zainketen, haur-hezkuntzaren,
ekipamendu publikoen eta ekintza
komunitarioaren arloko ikertzaile eta
aholkulari independentea. Transforming
Care Network-eko eta Espai Zero Vuiteko
kudeaketa-taldeko kidea.

London School of Economics and
Political Science erakundeko Care Policy
and Evaluation Centre (CPEC) zentroko
ikertzailea. Iraupen Luzeko Zainketen
Behatoki Globaleko (GOLTC) zuzendaria,
epe luzerako zaintza-sistemak
hobetzeko eta indartzeko moduari
buruzko nazioz gaindiko ikaskuntza
bultzatzeko plataforma dena. Iraupen
luzeko zainketei eta dementzia duten
pertsonen arretari buruzko nazioarteko
ikerketa-proiektu ugari zuzendu ditu.
Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuko (IMSERSO) zuzendarinagusia. IMSERSOko funtzionarioa da, eta bertan garatu zuen, besteak beste, Adinekoen Ataria. Espainiako Gobernuko Zahartzearen eta Mendekotasunaren Behatokiaren arduraduna izan da, ELGAko eta Zahartzeari eta Gizarte Babesari buruzko Europako Kontseiluko aditua, eta Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Legea egin zuen taldeko kidea. Halaber, Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkarteko presidenteordea, Matia Gerontologia Institutuko zuzendari zientifikoa eta Matia Fundazioko Plangintza zuzendaria izan da.

